XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) horregatik baietz esan nion.

Bainugelatik irten nintzenerako osaba ohera sartuta zegoen.

Benetan ahitua egon behar zuen, txaketa bera ere ez baitzuen erantzi, txokatua nengoen.

Alboko ohean etzan nintzen.

Denbora batez ernai egon nintzen baina gero loak hartu ninduen.

Hurrengo egunean, osaba Martin ni baino lehenago jaiki zen.

Manta eta burkoa ondo tolestuak zeuden berriro.

Osaba Martin? egin nuen oihu.

Gosaria prestatzen ari ote zen jada?

Osaba Martin! egin nuen bigarren aldiz oihu.

Ez zuen erantzuten.

Sukaldera abiatu nintzen.

Mahai gainean, aurreko iluntzean bezalaxe, nire platera, nire katilua eta tearen ontzia ikusi nituen.

Osaba Martin erosketak egitera joana zen, seguru!

Arropak jantzi eta tearen uda berotzen jarri nuen.

Orduan ateko txirrina entzun nuen.

Korridorera joan nintzen.

Atearen kristaletik zehar bi itzal antzeman nituen.

Osaba Martinek norbait al dakar?

Baina nor izan daiteke?